Mattin Iñiguez parapentelariak ‘Red Bull X-Alps’ lasterketan bizitakoa kontatuko du bihar Coliseon
Hamabi egunez Alpeetan barrena oinez eta hegan ibili zen egunero 60 kilometro egiten
2026/03/09
17:11
Ekhi Belar Errasti
Aurrera doa Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Mendi Jardunaldien egitaraua eta bihar, martxoak 10, Mattin Iñiguez mendizale eta parapentelariak joan den udan ‘Red Bull X-Alps’ lasterketan bizitakoa kontatuko du. Saioa 19:00etan hasiko da Coliseo antzokian eta doakoa izango da. Lehenik, proiekzioa eskainiko dute; eta gero, solasaldia egingo da berarekin.
‘Red Bull X-Alps’ mendiko lasterketa eta parapentea uztartzen dituen muturreko erronka da. Izenak dioen bezala, Alpeetan jokatzen da, 12 egunez, oinez eta hegan, egunero 60 kilometro egin eta 3.000 metroko desnibel positiboa gaindituz.
HEMEN duzue berarekin egin genuen elkarrizketa.