Mendekotasuna baloratzeko 402 eskabide egin ziren Eibarren 2023an

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari buruzko datuak ere eman ditu Eibarko Udalak: 165 erabiltzaileetatik beren etxean bakarrik bizi direnak %64  dira, eta %63k mendekotasun-graduren bat dute aitortuta
Mendekotasuna baloratzeko 402 eskabide egin ziren Eibarren 2023an
2024/04/17 18:30
eta kitto!

Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari buruz Eibarko Udalak emandako datuan arabera,165 erabiltzaileetatik beren etxean bakarrik bizi direnak %64  dira, eta %63k mendekotasun-graduren bat dute aitortuta. Etxeko zerbitzua asistentzia-zerbitzu bat da, eta haren helburua da erabiltzaileak etxean bizitzen jarraitu ahal izatea, laguntza bat eskainiz etxean bertan egon eta moldatzeko; zerbitzuak, halaber, pertsonak komunitatean parte hartzea eta isolamendua eta bakardade-egoerak prebenitzea sustatzen du.

2023an, mendekotasuna baloratzeko 402 eskabide egin dira; kopurua pixka bat baxuagoa da iazko urtearekin alderatuta. Etxean mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko dirulaguntzei dagokienez, 277 arreta-zerbitzu egin dira, haietatik 162 emakumeentzat eta 115 gizonentzat.

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeari dagokionez, aipatu behar da zaintzaileen %67 emakumeak direla eta %33 gizonak.  

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailean mendekotasunarekin lotutako beste zerbitzu eta prestazio batzuk izapidetu dira, hala nola egonaldi iraunkorrak edo aldi baterakoak egoitza-zentroetan eta eguneko zentroetan, Sendian programa, telelaguntza, Udaleko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza teknikoak, arreta goiztiarra, Sendian prestakuntza, aparkaleku-txartelen tramitazioa, eta mendekotasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak.

Administrazioaren arreta-zerbitzuak 26.279 zita egin ditu guztira, bai aurrez aurrekoak bai telefonikoak. Kontuan hartu behar da zerbitzu hau dela kasuak sail desberdinetara bideratzen dituena, eta arreta-zerbitzuko langileak direla zitak ematen dituztenak eta lehen orientazioa ematen dietenak sailera hurbiltzen diren pertsonei.