Miguel Arroitajauregik ‘Perdedores y vencidos’ liburua aurkeztuko du bihar

Eva Alberdirekin solasaldia izango du idazle eibartarrak
Miguel Arroitajauregik ‘Perdedores y vencidos’ liburua aurkeztuko du bihar
2024/02/19 17:36
eta kitto!

Bere lehen eleberria aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Portalean, Miguel Arroitajauregik. ‘Perdedores y vencidos’ da nobelaren izenburua eta gertakizun historikoak eta fikzioa uztartzen ditu bertan.

Eva Alberdi Juan San Martin Udal Liburutegiko arduraduna izango du lagun Arroitajauregik Portaleko aurkezpenean, eta bien arteko solasaldiarekin egingo dute aurkezpena.

Biharko aurkezpenean liburua erosteko aukera egongo da. Bestea, Yraolagoitialiburu-dendan, eta Urkizuko eta Untzagako prentsa-kioskoetan egongo da salgai.