Miguel Delibesen itzal luzea Armagintzaren Museoan
2021/05/18
08:57
eta kitto!
Miguel Delibes kazetari eta idazleak Eibarrekin izan zuen harremana azaltzen duen erakusketa zabaldu dute Armagintzaren Museoan eta uztailaren 16ra arte egongo da ikusgai. Museoa 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eguaztenetik zapatura, eta 10:00etatik 13:30era domeketan, eta 3 euro ordaindu behar dira sarrera erosteko (7 urtetik azpikoek ez dute ordaindu behar) eta eguenetan sarrera doakoa izango da.
Museoen Nazioarteko Eguna izango da hilaren 18an eta, data berezia ospatzeko, espainiar literaturaren izen handi batek Eibarko hiriarekin izandako harremana ekarriko du gogora Armagintzaren Museoak, Miguel Delibes Fundazioaren laguntzarekin.
Valladolideko idazlea ehizaren (‘Diario de un cazador’, ‘La caza de la perdiz roja’ eta ehizaren inguruko beste hainbat liburu idatzi zituen) eta txirrindularitzaren (‘Mi querida bicicleta’ idatzi zuen, besteak beste) maitalea zen, eta asko maite zituen Victor Sarasqueta eta Grulla eskopetak eta Orbea, BH eta GAC bizikletak. Erakusketan bere BH bizikleta urdina egongo da ikusgai.
José María Parreño da erakusketaren komisarioa eta, BH bizikletaz gain, Miguel Delibesen argitalpenak, korrespondentzia eta objektu pertsonalak aurkitu daitezke bertan. Gainera, Francisco Ontañonek 1961. eta 1963. urteen artean sortutako ‘Miguel Delibesekin argazkiak ehizatzen’ argazki-erakusketa egongo da ikusgai.40 argazki izango dira guztira eta Delibesek ‘El libro de la caza menor’ irudiztatzeko erabili zituen. Ontañonen irudiek sasoi hartako Espainiako jendea eta paisaiak erakusten dituzte: ehiza-eguna prestatzen ari diren ehiztariak, edo ehizan ari direla, ehizaki bila zelairik zelai dabiltzanak; gizonak, emakumeak, landa-inguruneetan kokatutako haurrak; paisaiak; landa-ingurunea; nekazaritza-gizartea, eta abar.
Delibes berak Ontañonen argazkiak goraipatu zituen ‘El libro de la caza menor’ liburuaren hitzaurrean: “Francisco Ontañonek ilustrazio biziekin edertu du liburua, ezohiko adierazgarritasunarekin”.
Miguel Delibes agertzen den irudiei dagokienez, asko dira bere 125 modeloko SEAM eskopeta aldean daramala edo Orbea, BH edo GAC markako bizikleten gainean doala agertzen diren argazkiak. Erakusketaren deskribapenean adierazten denez: “Objektu horien bidez, ‘Bost orduz Mariorekin’ eleberriaren idazlea naturarekin harremanetan jarri zen eta ingurumenaren eta landa-munduaren defendatzaile sutsua bilakatu zen, Espainiako Errege Akademian emandako sarrera-hitzaldian ikus daitekeen bezala”.
Dokumental batetik abiatuz
Iaz bete zen Miguel Delibesen jaiotzaren mendeurrena eta hainbat dokumental egin ziren data bereziaren inguruan. “Ikus-entzunezko batean Delibesek beste pertsona bati esaten zion bere eskopeta Eibarren egin zela, arma autotik ateratzen zuen bitartean”, aipatu zuen erakusketaren aurkezpenean Fernando Zamakola Delibes Fundazioko zuzendari gerenteak. Horren harira, Armagintza Museoa eta Delibes Fundazioa elkarlanean hasi ziren Delibes eta Eibar lotzen dituzten objektuetatik abiatuz erakusketa osatzeko.
Erakusketaren aurkezpenean, Zamakolaz gain, Juan Delibes Miguelen semea eta José Luis Mendilibar Eibar FT-ren entrenatzailea egon ziren. “Bittor Sarasketaren ehiza-liburuak nire aitarenak bezalakoak ziren, baina Sarasketaren liburuetan Eibar FT-ren emaitzak agertzen ziren”, aipatu zuen semeak, “asko miresten dudan taldea da, Mendilibarrekin harreman estua izateaz gain”. Izan ere, Zaldibarko prestatzaileak Valladolid entrenatu zuen ia lau urtez.
Armak albo batera lagata, txirrindularitza zen Delibesen beste pasio bat. Idazleak Miguel Indurain miresten zuen eta Juan Antonio Sarasketa eibartarraren bitartez ezagutu zuen Atarrabiako txapeldun handia. “Delibesek harreman estua izan zuen Juan Antonio Sarasketarekin eta, behin, Indurain ezagutzeko gogoa zuela aipatu zuen, bere idoloetako bat zelako. Indurainek ehiza maite du, Delibesek bezala, eta hasierako momentutik elkarrekin ondo moldatu ziren. Elkarrekin joaten ziren ehizara eta behin Real Madrid taldeko jokalariekin ere joan ziren. Indurain izan zen ehizan zerotik azpiko 8 graduko tenperatura aguantatu zuen bakarra”, aipatu zuten aurkezpenean. Juan Antonio Sarasketa ezin izan zen erakusketan izan, aldakako ebakuntza egin diotelako.