Mireia Agirrebeña eibartarraren “5.393” izenburuko erakusketa bisitatu daiteke gautik aurrera Topalekun

Erakusketaren harira bisita gidatua eta collage tailerra ere antolatu dituzte.
Mireia Agirrebeña eibartarraren “5.393” izenburuko erakusketa bisitatu daiteke gautik aurrera Topalekun
2026/01/19 18:31
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur zabalduko dute Mireia Agirrebeña Uberaren “5.393” izenburuko erakusketa Topalekun. Otsailaren 1era arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era astelehenetik barixakura, eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era asteburuetan. Erakusketarekin batera, bisita gidatua antolatu dute urtarrilaren 22rako (eguenerako), 18:30ean. Eta urtarrilaren 27an (martitzena) collage tailerra egingo dute, hori ere 18:30ean. Informazio gehiagorako zein izena emateko mezua idatzi dezakezue 638 284 912 zenbakira (WhatsApp).