Miren Gallastegi: “Lege munizipala aurrera etara biharra dakagu”
- Alde haundixa dago ziñegotzixa edo parlamentarixa izatiaren artian?
Desbardiña da, batez be gertutasunari begira. Halanda be, gertutasun horren faltan, oso positibotzat jotzen dot egindako bidia. Nire kasuan, formaziño juridikua dakan batentzat interesgarrixa da oso. Nire lanian legiak aplikatzia tokatzen bajata, hamen horretarako bidia emoten daben legislatze kontuan jardun izan dot. Horko funtzionamenduan sakonduz, gauzak zelan kontrolatzen diran jabetzen zara.
- Zeiñ izan da zure lana Legebiltzarreko komisiñuetan?
Justizia esparruko bozeramaillia izan naiz batez be, eta baitta Barne departamentukua. Partaidia izan naiz, beste batzurekin batera, Justizia administraziñuaren modernizaziñuan, eta bulego judizial barrixa sortze-lanian izan gara. Bozeramaille lanak be egin dittut Lapurtutako Umien Komisiñuan eta, hor egindako lanaren ondoren, espero daigun barriro osatu eta oiñ arte egindako lanarekin jarraitzia.
- Zer geratu jatzue esku artian? Zeiñ erronkari heldu bihar jako epe motzian?
Lege munizipala aurrera ez etaratzia izan leike larrixena. Jakinda, gaiñera, gure sare instituzionala munizipalista dala batez be. Urtiak daroiaguz arazo horri erantzunik emon barik eta oinguan be Gobernuaren akziñuak ez dau izan bihar genduan laguntza parlamentarixua eta quorum falta horrek eziñezkua bihurtu dau aurrera egittia.
- Zelan ikusten dozuz 21eko hauteskundiak?
Guretzat egoera barrixa izango da oingua, demokraziaren jaixa bihar dan moduan bizitzekua. Hori dira-eta hauteskundiak: demokraziaren gorena. Eta botua, herrittarrak dakan armia gauzak aldatzeko. Beste batzuetan ezin izan gara esplikau bihar dan moduan, beti koakzionatuta ikusi dogu geure burua. Oinguan errazago izango dogu gure mensajia jendiari eruatia.
- Baikorra zara izan zeinkiezen emaitzekin?
Gauza guztietan naiz ni baikorra eta, horregaittik, oinguan be konfiantzia dakat herritarrak azken 3-4 urtiotan egin doguna apreziatzen jakingo dabela. Gauzak asko aldatu dittugu, zelan ez onartu! Bakia irabazi dogu; oin konbibentzia irabaztia tokatzen jaku. Harro nago lortu dogunarekin: batzuk hainbeste mespretxatzen daben politikia lehengo lerrora eramatiarekin.