Miren Zulaika (musikaria): ”Eibarko kaleetan ez da oso ohikoa musika jotzea”
2016/09/30
09:54
eta kitto!
Miren Zulaika eibartarrak 5 urte daramatza Bartzelonan ikasten. Magisteritza egiten ari da ingelesez eta honekin batera, iaz Kantu-modernoko Gradu Profesionala bukatu zuen. Orain magisteritza egin artean, kantu klaseetara joaten jarraitzen du Liceo Kontserbatoriora. Musikaz gain, kirola eta bereziki futbola daude bere zaletasunen artean. Eibarren 8 bat urtez jokatu ostean aurten berriz ekin dio taldean jokatzeari.
- Nondik datorkizu musikarekiko zaletasuna?
Amaren aldeko aitxitxak oso ondo abesten zuen eta amarengandik pasatuta neri ere iritsi zait zaletasuna. Eibarko musika eskolan hasi nituen musika-ikasketak. Hasieran akordeoiari heldu eta zeharkako txirula ere jo nuen. Orain batez ere gitarra eta pianoarekin geratu naiz, izan ere, kanturako asko laguntzen dute. Dena dela, nire instrumentu printzipala ahotsa da. Erreferentetzat ditut Whitney Houston, Aretha Franklin, eta musika beltza orokorrean.
- Eta musika-taldeekin ze esperientzia duzu?
Urte hauetan ikasketak uztartzearekin nahiko lan izan dut eta ez nuen denborarik, baina orain dela bi urte, lau pertsonako talde txiki bat sortu genuen Liceoko ikasle batzuek eta Bartzelonako taberna batzuetan jo genuen. Hala ere, bi taldekide joan egin behar izan ziren eta proiektu txiki hura bertan behera geratu zen. Bestalde, iaz, graduazioan, bakoitzak 45 minutuko lana aurkeztu behar zuen eta nik instrumentistak behar nituen musikarekin laguntzeko. Aukera eman zidaten nahi nuen estiloa hartzeko eta soula aukeratu nuen. Errepertorio ona genuela iruditu zitzaigun eta udan Euskal Herrira joan eta bertan jotzea erabaki genuen Virgin Soul taldekook. Horrela nire kideek ere inguru euskaldunak ezagutzeko aukera izan zuten eta musika eginez ondo pasatu dugu.
- Nolakoa izan da Eibarren jotzea?
Bira txikitxo bat egin genuen, Eibarren jotzeaz gain, Elgoibarren, Deban, Mutrikun, Orion eta Bergaran ere egon ginen. Honen aurretik ez nuen inoiz Eibarren aktuatu. Txikitan koroarekin eta bai, baina talde batekin ez. Esperientzia oso ona izan da, jendea oso pozik zegoen eta animo asko eman dizkigute. Uste dut zerbait desberdina izan dela herriko publikoarentzat; Eibarren ez da oso ohikoa kalean, poteo orduan eta taberna kanpoetan jotzea. Bartzelonan, kalean musikariak egotea normalagoa da eta asko eramaten da tabernetan jotzea. Tabernariek ekipoak edukitzen dituzte prest jendea instrumentuekin hara joan eta zerbait jotzeko. Eibarren eta inguruetan guk eraman izan dugu ekipoa leku batetik bestera. Hala ere bueltatzea nahi dugu, eta gabonetan lortuz gero, ziur Eibarren izango garela.