Mujeres al cuadrado
Bizipen pertsonal gogor batetik abiatuta, Eibarko 3 emakumek Mujeres al Cuadrado elkartea sortu zuten 2010ean, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko asmoz. Harrezkero emakume asko gerturatu zaizkie informazioa eta laguntza eske. Emakume horiekin hizkuntza berbera hitz egiten dute, entzuteko eta edozertan laguntzeko prest daude.
Ekintza nagusiak
Eibarren martxan dagoen Jabetze Eskolaren lana finantziatzen dute, bertan egiten den lana funtsezkoa dela uste baitute. Jabetze Eskola prestakuntza, topaketa eta eztabaidarako gunea da; adin eta esparru guztietako emakumeentzat, emakumeon parte-hartze sozio-politikoari
bultzada emateko.
Donostiako Zinemaldian iaz aurkeztu zen “Volar” dokumental arrakastatsuan parte hartu zuten Eibarko hainbat emakumerekin batera, eta azkenaldian dokumentalaren proiekzio eta horren inguruko solasaldietan parte hartzen dihardute Euskal Herrian zehar, eta baita hemendik kanpora ere. 2016an Gure Balioak saria jaso zuen Nerea del Campo elkarteko kideak eta berriki estatu mailako “La Menina” saria jaso dute urte guzti hauetan emakumeen eskubideen alde egindako
lanarengatik.
Helbidea: Zezenbide kalea, 9 (Andretxea)
Telefonoa: 943 70 08 28
E-maila: m2eibar@hotmail.com
Webgunea: andretxea.kzcomunidades.net