Munduko ume guztientzat hezkuntza eskubidea eskatuko dute bihar Untzagan
2018/04/26
09:25
eta kitto!
Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainiaren harira, bihar arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Egoaiziako boluntario talde batek umeentzako tailerrak egingo ditu Untzagan, “munduko haur guztien hezkuntza-eskubidea aldarrikatzeko”. Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearen barruan antolatu dute ekitaldia, Egoaizia mundu mailan antolatzen den kanpainako partaidea da-eta. Taldeko ordezkarien berbetan, “biharko ekitaldiarekin larrialdi-egoeretan hezkuntza-eskubidea bermatzeko neurriak martxan jartzea eskatuko diegu ordezkari politikoei eta, horrekin batera, giza eskubideak eta indarkeria eza oinarri izango dituen harrera-gizarte inklusiboa eraikitzeko ekintzak erreibindikatuko ditugu, 2030erako Hezkuntza Agenda betetze aldera”.
Gure gizartean oso barneratuta daukagu adin batetik aurrera ume guztiak eskolara joaten hastea, baina zoritxarrez ez da gauza bera gertatzen munduko toki guztietan. Datuak ikusi besterik ez dago: munduan 264 milioi adingabeko daude eskolatu gabe; horietatik 75 milioi 35 herrialdetan bizi dira, askotariko krisiak jasaten ari diren lurraldeetan. Gauzak horrela, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak aurten aukeratu duen goiburua “Hezkuntza, bakea lortzeko bidea. Utzi zure arrastoa!” da, “hezkuntzaren balioa aldarrikatzeko, intolerantzia eta indarkeria baztertu eta bake-kultura sustatzeko bide bakarra delakoan. Gure hezkuntza-sisteman indarkeriarik ezaren, tolerantziaren eta dibertsitatearen balioak bultzatu beharra aldarrikatuko dugu, balio horiek giza eskubideen oinarria baitira”.
Ildo horretan, kanpainako arduradunek ikasleei eta irakasleei mobilizatzeko eskatu nahi diete, “politikoei pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzea eskatzeko, bereziki gatazka- eta larrialdi-egoeretan bizi direnentzat. Horrekin batera, Espainia mailan egoera ahulenean dauden iheslariei, tartean haurrei benetako babesa emateko eskatuko dugu, baita haur horien eskubideak, bereziki hezkuntza-eskubidea bermatu dezatela”.
Azaldu dutenez, urtean zehar, kanpainako proposamen didaktikoak landu dituzte ikastetxeetan, askotariko jardueren bidez. "Modu horretan, hezkuntza-inguruneetatik eta, orokorrean, gizartetik intolerantzia eta indarkeria desagerrarazteko bide bakarra hezkuntza dela ikasi dute ikasleek, hau da, ezinbesteko tresna dela gatazken konponbide baketsua eta bakearen kultura sustatzeko”.