Nahia Arguiz hirugarren izan da Espainiako Txapelketan
Bihar, osteguna, Ipurua klubekoek gimnasia erritmikoko erakustaldia eskainiko dute Untzagan
2026/06/17
10:45
Ekhi Belar Errasti
Nahia Arguiz Ipurua klubeko gimnastak lan zoragarria egin du Guadalajaran jokatu den Espainiako Txapelketan. Master kategorian lehiatu da eibartarra eta hirugarren postuan amaitu du sailkapen orokorrean. Arguizek 3. postua lortu du pilotarekin egindako saioan eta 5. postua uztaiarekin. Gainera, autonomien sailkapenean ere 3. izan da Euskadirekin.
Ipurua klubak, bestalde, erakustaldia eskainiko du bihar, ekainak 18, 18:30ean, Untzagan. 160 gimnasta inguruk hartuko dute parte bertan eta ikuskizunaz gozatzeko gonbitea egiten die herritarrei.