Naia Torrealdaik 'Amaieratik hasi' liburua aurkeztuko du bihar Andretxean
Besteak beste, euskal feminismoan dauden korapilo nagusiak identifikatu ditu eta horiek eztabaidatzearen garrantzia nabarmendu du liburuan. Aurkezpena 18:00etan hasiko da eta irekia da.
2026/03/04
15:44
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Bihar, martxoaren 5ean, 18:00etatik 19:00etara, 'Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma' liburuaren aurkezpena egingo da Andretxean, Martxoak 8ko lantaldeak antolatuta. Jarduera irekia eta doakoa izango da.
Lan hau Iratzar Fundazioak eta Txalapartak elkarlanean sustatutako Iparorratza bildumako hamargarren alea da. Liburuan, Naia Torrealdaik gaur egungo feminismoetan bizirik dirauten hainbat korapilo eta eztabaida-ildo aztertzen ditu, aldaketarako paradigma gisa ulertuta.
Aurkezpena egileak berak egingo du, Ekhiñe Petriatirekin batera, eta ondoren landutako gaien inguruko solasaldia izango da.