Nerea Ariznabarreta eta Maite Rosenderen ‘Mamuki’ liburua kaleratu dute
Bikoteak Etxepare saria irabazi zuen proposamen horrekin
2024/10/04
12:08
eta kitto!
Ekainean Etxepare saria jaso ondoren, Nerea Ariznabarreta eta Maite Rosendek ‘Mamuki’ liburua argitaratu dute. Sorkuntza lana Nerea Ariznabarretaren eskutik joan da eta Maite Rosende arduratu da ilustrazioaz.
Mamuki beldurrari buruzko album ilustratua da. Istorioa Gau Beltzean garatzen da, non mamuek bizidunak beldurtu behar dituzten. Mamuki mamu txikia, ordea, gaixorik dago, eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatu dira hura sendatzen, baina alferrik. Azkenik, munstroak eta piztiak batu egiten dira, eta ustekabeko irtenbidea ematen diote mamutxoaren arazoari.