Nina Simone izango da protagonista gaurko "Emakumeak historia egiten" saioan

Shakti Olaizola dinamizatzaileak dokumentalaren aurkezpena egingo du eta, ikusi ondoren, solasaldia egongo da bertaratutakoek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Nina Simone izango da protagonista  gaurko "Emakumeak historia egiten" saioan
2025/03/11 15:59
eta kitto!

Nina Simone izango da gaur 18:00etan Andretxean egingo den saioko protagonista. 1933an jaioa, Eunice Kathleen Waymon, Nina Simone izenez ezaguna, jazz, blues eta soul abeslari, konpositore eta pianista estatubatuarra izan zen. Afrikar jatorriko pertsonen eskubide zibilen aldeko borrokalari handia izan zen, eta bere abestien bidez azaldu zuen jarrera hori. 15 izendapen jaso zituen Grammy sarietarako. Hil baino bi egun lehenago ohorezko diploma bat eman zioten Curtis Institutuan, hain zuzen, 19 urte zituenean beltza izateagatik onartu ez zuen Filadelfiako akademian.

Shakti Olaizola dinamizatzaileak dokumentalaren aurkezpena egingo du eta, ikusi ondoren, solasaldia egongo da bertaratutakoek parte hartzeko aukera izan dezaten. Gaztelaniaz izango da.

Martxoaren 8ko programazioaren jarduera irekia da.