"Nola dastatu ilargia?” ipuin musikatua eskainiko dute zapatu eguerdian
2019/04/02
12:14
eta kitto!
Apirilaren 6an (zapatua), 12:00etan, “Kontari eta Kantari” egitasmoko ipuin musikatua eskainiko dute, euskeraz, El Corte Ingleseko ekitaldi aretoan. Olga Sanchez musikaterapeutak eta Ane Lopez ipuin kontalariak “Nola dastatu ilargia?” izenburukoa aurkeztuko dute. Saioa 2-6 urteko haurrentzat, gurasoekin batera joateko pentsatuta dago eta sarrera dohainik izango da. Hala ere, aurretik izena eman behar da, liburu sailean (3. solairuan). Plaza mugatuak dira.