Nora Zabalak jasoko du aurtengo Kirol Sarietan atletismo modalitateari dagokion saria

Nora Zabalak jasoko du aurtengo Kirol Sarietan atletismo modalitateari dagokion saria
2023/12/30 15:50
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko atletismo batzordeko ordezkariak 20 urtetik azpikoen kategoriako Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu zuen. Eta ez hori bakarrik, azkenean 12. sailkatu baitzen jauzi hirukoitzean. Antonio Cid entrenatzailearen aginduetara lehiatzen duen Deporreko atletak kiroletik kanpo ere ikasten dihardu, Medikuntza zehazki Euskal Herriko Unibertsitatean.