Odisea elkarteak egun osorako egitaraua prestatu du zapaturako Errebalen, era guztietako mahai-jokoekin

Aurretik izen ematea derrigorrezkoa da
Odisea elkarteak egun osorako egitaraua prestatu du zapaturako Errebalen, era guztietako mahai-jokoekin
2024/10/16 18:13
eta kitto!

Iazkoari jarraituz, Odisea elkarteak mahai-jokoen III. Jardunaldia antolatu du zapatu honetarako, hilak 19.  “Ulisesen Jokoak” izeneko egun osoko egitaraua goizean hasiko da, 08:00etan, eta 20:30ean amaitzea aurreikusten dute. Jardunaldia Errebal Plazan izango da, eta era guztietako mahai-jokoetan aritzeko aukera paregabea egongo da.

Izen-ematea librea eta doakoa da, eta bertan egingo da.