Oihana Orcajo (PantallasAmigas): “Haur eta helduek teknologia berriak elkarrekin ezagutzea gomendatzen dugu”
2015/10/19
00:00
eta kitto!
- Nola laburtuko zenuke Eibarren emango duzun hitzaldiaren edukia?
"Etxeko hizkuntzan", Internet zer den, nola funtzionatzen duen, zein aukera eta arrisku dakartzan eta gure burua nahiz gainontzekoena nola babes dezakegun azalduko dut. Hau guztia eskoletan eskaintzen ditugun saioetan egiten dugun eran azalduko dut, haur eta gazteei azaltzen diegun modua ikus dezaten.
- Hitzaldia heldu eta hezitzaileentzako da. Nola aurre egin ahal zaie teknologia berriek ekarri dituzten arazoei?
Orokorrean emakumeen aurkako eraso kasuetarako nahiz Ziberbullying, Sexting (eduki erotiko edo pornografikoen bidalketa) edo Grooming (ziberakoso sexuala) kasuetarako, prebentzio moduan ematen ditugun aholkuak berdinak edo antzekoak dira. Hau da, etxeko komunikazioak berebiziko garrantzia duela uste dugu. Haur eta gazteekin gai hau lantzea garrantzitsua da. Internet tresna interesgarria eta baliagarria dela azaldu behar zaie baina arriskuak eta arazoak ekar ditzakeela ere aipatu behar zaie. Arriskuak zein diren azaldu eta, noizbait euren burua edo inguruko norbaitena egoera horietan ikusiz gero, zer egin behar duten eta zein pausu jarraitu beharko luketen ondo azaltzea litzateke egokiena.
- Zenbat urterekin hasten dira sare sozialak erabiltzen? Zer nolako mugak jarri behar dizkiegu gure seme-alabei?
Urtetik urtera sare sozialak erabiltzen hasteko adina jaisten ari da. 10 urterekin hasten dira whatsapp erabiltzen gurasoen mugikorretik lagunekin komunikatzeko edota jaunartzean (jaunartzean mugikorra omen da opari izarra), gabonetan, urtebetetzeetan gurasoek, izeba-osabek... oparitutako mugikorretik. Anai-arreba zaharragoak dituzten adin horretako batzuk Instagram edo Snapchat ere erabiltzen dute. Mugak? Komunikazioa, negoziazioa, ulerkortasuna eta euren ondoan mundu hau ezagutzea dira normalean aholkatzen ditugunak. Debekuek ez dute emaitza oso erangikorrik ematen, etxeko mugikor, tablet edo ordenagailutik egin ezin dezaketeena beste nonbaiten egitea lortzen baitute. Horregatik diogu, garrantzitsua dela mundu hau elkarrekin ezagutzea, erabili nahi dituzten sare sozialei buruz hitz egitea, konfidantza eskaintzea, arriskuak azaltzea, aztertzea eta erabakiak negoziatzea.