Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 17an ailegatuko zaizkigu Eibarrera
2020/10/07
07:00
eta kitto!
Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bosgarrenez antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldiak. “Kontaiguzu Ondarea! Ondarea eta Hezkuntza” izenburuari jarraituz, irailetik azarora bitartean Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira, 70 erakundek antolatuta. Hala azaldu zuen Mª Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak edizio honetako programa ezagutzera emateko ekitaldian.
Eibarren, urriak 17an “Eibar, lana artea den tokia” tailerra eskainiko da, 11:00etatik 13:00era, Armagintzaren Museoan. Bisita gidatu baten bitartez, sasoi bateko Eibarko Dibujo Akademiara, damaskinatura eta grabatura gerturatzeko aukera egongo da eta, behin bisita amaituta, marrazketa apaingarriaren inguruko tailerra egingo dute parte-hartzaileek.
Europako Kontseiluaren ekimen honekin “ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea” nahi dute eta, Kultura zuzendariaren berbetan, “aurten, gure ondarea agerian uzteko konpromisoa, ilusioa eta gogoa are handiagoak izan dira aurreko urteetan baino, eta hori erronka handia izan da parte hartu duten eragile guztientzat, COVID-19k eragindako murrizketa eta ziurgabetasunengatik. Gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde antolatzaile guztiei, ziur baikaude gipuzkoarrek ondarearen festa hau gozatuz baloratuko dutela”. Programa oso zabala da, eta hainbat gai jorratzen ditu: zinema, botanika, musika, dantza, mitologia, gastronomia, hiri kultura, artea, arkitektura. Gainera, ikusleek gazteentzako, familientzako eta helduentzako jarduerez gozatu ahal izango dute: ikuskizunak, fanzine tailerrak, bisita eta ibilbide antzeztuak edo gidatuak, tailer edo jardunaldi gastrokulturalak, erakusketa fisiko eta birtualak... Foru Aldundiak liburuxkak argitaratu eta banatu ditu egitarau osoarekin eta, nahi izanez gero, Eibarko Armagintzaren Museoan eska daiteke. Internet bidez www.gipuzkoa.eus webgunean ere dago eskuragarri edo, bestela, HEMEN JEITSI DEZAKEZUE EGITARAU OSOA (PDFa).