Ongi etorri gure webgune berrira

Herriko aktualitatea eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen jarduna jarraitzeko web-orri dinamiko, malgu eta erakargarria garatu dugu
Ongi etorri gure webgune berrira
2024/02/18 18:36
eta kitto!

Neurrira egindako webgunea garatu dugu Codesyntax enpresa eibartarrarekin. Web-orri berria dinamikoa eta interaktiboa da, Eibarko aktualitatea modu erabilgarriago eta argiago batean eskaintzeko, eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen jardueraren informazioa uneoro zabaltzeko.

Aldaketa nagusia azala antolatzeko eta bistaratzeko moduan dago, eta webgunea estetikoki erakargarria izaten saiatu gara.

 

Egitura malgua

Orain arte genuen webgunea txiki geratu zaigu eta beste modu baten antolatu nahi izan dugu edukia. Bertan, aktualitateari lotutako albisteak, bideoak eta argazkiak, eta elkartearen proiektuak eta zerbitzuak nabarmentzen dira. Argazkiak eta ikus-entzunezkoak ikusarazteko teknologia hobetu egin da. Horrela, hori guztia kontuan hartuta, nabigazioa eta funtsezko informazioa eskuratzea erraztu nahi izan dugu.

Aipatutakoaz aparte, edukiak kudeatzeko sistema hobetu da eta webgunearen egitura malguagoa izaten saiatu gara. Horrela, une berezietan edukiak nabarmendu ahal izateko, azken ordukoak argitaratu ahal izateko, atal bereziak sortzeko... aukera ematen digu.

 

Erabiltzaileentzat esperientzia erakargarria

Gure beharretara egokitzeaz gain, erabiltzaileak ere oso kontuan izan ditugu webgunea diseinatzeko orduan eta bertan nabigatzeko orduan euren esperientzia onena izan dadin nahi dugu. Erabilgarritasunaz gain, sinpletasunaren eta argitasunaren aldeko apustua egin dugu. Erabiltzaileen ohiturak kontuan hartuz, gure webgunea guztiz egokitzen da gailu mugikorretara eta tabletetara, eta erabiltzaileak noiznahi eta nonahi sar daitezkeela bermatzen du.

 

Bateragarria

Webgunearen teknologiari esker, beste plataforma batzuekin integratzeko gaitasuna da bere ezaugarri nagusietako bat. Horrek aukera ugari ematen dizkigu albisteak eta zerbitzuak beste webgune batzuekin trukatzeko, eta modu horretan lankidetza sustatu daiteke beste elkarte eta komunikabide batzuekin.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Eibarko Udalari eta Debegesari, eskualdeko garapen agentziari, webgunea sortzeko egin duten inbertsioagatik, eta gure proiektua garatzeko eta komunitatean zabaltzeko erakutsitako konpromisoagatik.