Ortzadarraren koloreekin bete nahi dute herria LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatzeko ekitaldiak antolatu ditu Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak.
2024/06/28 16:40
eta kitto!

Gaur LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen eskutik Aniztasunak aberasten gaitu gazteeentzako pankarta tailerra egin da goizean Untzagan. Ondoren, 13:00ean, LGTBIQ+ Banderaren igoera eta LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko Komunikatuaren irakurketa egin dira, ordezkari politikoen parte-hartzearekin. Eta gauean, 22:00etatik aurrera, Asier Bilbao Show ikuskizuna eskainiko dute Untzagan.