Parte-hartze zabala izan zuen Martxoaren 8aren harira egindako Zumbatoi Moreak

Neledantza Eibarko Udal Dantza Eskolakoen ekimenez egin zen zapatuan.
Parte-hartze zabala izan zuen Martxoaren 8aren harira egindako Zumbatoi Moreak
2025/03/12 12:38
eta kitto!

Neledantza Eibarko Udal Dantza Eskolaren ekimenez, zapatu goizean Zumbatoi Morea egin zen Errebalen, Emakumearen Nazioarteko Eguna Ospatzeko. Parte hartzera animatu ziren emakumeak goiza zumba egiten pasatu zuten, Dantza Eskolako irakasleek gidatuta, eta ederto pasatu zuten horrela, kirola eta aldarrikapenak uztartuta.