Pate-dastaketa saioa urriaren 18an
2017/10/10
11:09
eta kitto!
Datorren eguaztenerako ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen pate-dastaketarako izena emateko epea zabalik dago. Edozeinek eman dezake izena baina plaza mugatuak direnez, lekua gordetzeko aldez aurretik ordaindu beharko da (3 euro). Telefonoz (943200918), ...eta kitto!ra joanda (Urkizu 11 solairuartea) edo ondorengo lotura jarraituta eman daiteke izena: hemen
Pate-dastaketa Mungiako Eskuolak eskainiko du. Aire librean eta zaintza bereziekin hazitako ahateekin egindako pateak ekoizten ditu enpresa bizkaitarrak, eta horietako batzuk ekarriko dituzte Eibarrera bertan probatzeko. Saioa ...eta kitto!ren egoitzan hasiko da arratsaldeko 19:00etan.