Patricia Kraus, abeslarixa: "Oso kontzertu alaixa emoteko asmua dakat"
- Zelakua izango da emongo dozuen kontzertua?
Gherardo Catanzaro pianojole italiarrarekin batera jardungo dot, piano eta ahotsa batzen dittuan errezitala eskintzen. Oin dala urte bi eta erdi ekindako bidiari jarraittuta, honetan be Retrocollection eta Vintage Fun Club lanetako kantak abestuko dittut, eta abenduan kaleratuko doten disko barriko kanta batzuk be eskintzeko asmua dakat. zan be, ointxe bertan Divas lan barrixa amaitzen dihardugu, estudixuan nahasketak egitten harrapatu nauzue. Oso kontzertu alaixa izango da eta publikuarekin hartuemona eukitzeko asmua dakat, formato txikixak horretarako aukeria emoten dau-eta.
- Disko barrixa amaitzen zabiz orduan. Zelakua izango da?
Aurreko lan bixeri jarraittuko detsat honetan be, hasieratik trilogixia egitteko asmua nekan-eta. Aurreko disko bixetatik kanpora geratu jatazen kanta batzuk sartzeko aprobetxau dot hirugarren diskua eta, erritmuari begira, aurreko bixetan baiño jazz, soul eta funky gehixago dago.
- Coliseuan eskinduko dozuenarekin urte bi eta erdi daroiazuez eszenatokixetan. Zelako harreria egin detsue?
Gaur egunian daguan egoeria zein dan kontuan hartzen badogu, ezin gara kejau. Egixa da kultura munduan krisixaren eragiña nabarixa dala, baiña guk jende mordua euki dogu gure emanaldixetan, aretuak betetzen dihardugu, eta oso kritika onak euki dittugu, askorendako zuzeneko onenetakua da guria.
- Jazz, soul eta funky modukuak jarraitzaille asko dittue?
Ba Espaiñian jende askori gustatzen jako holako musikia, baiña paradojikoki komunikabide haundixak oso kaso gitxi egitten detse. Gauzak holan, musika hori gustoko dakan jendiak sarrittan atzerriko musikuen lanak konsumitzen dittu, ezagunaguak egitten jakuezelako. Horregaittik musika hori euren hizkuntzan eskintzen detsazunian benetan eskertzen dabe. Eta neuri, abeslarixa naizen aldetik, modak-eta albo batera lagata artista moduan aurrera egitten eta garatzen segitzeko aukeria emoten desta.
- Abizena zama haundixa izan da zuretako?
Hasieran, karreria hastian, denpora osuan arreta haundixarekin begiratzen detsuela sentitzen dozu, baiña urtiak aurrera egiñ ahala, neure bidia egittia lortu dot eta horrekin konturatzen dira. Aittari buruz berba egitten destenian harrotasuna sentitzen dot.
- Dana dala, aittak eragiña eukiko eban zeuk musikia aukeratzeko orduan…
Nere famelixia berez kanarixetan dakaz sustraixak eta han, Euskal Herrixan lez, famelixa eta lagunartian asko kantatzeko ohittura haundixa dago, bazkarixetan-eta. Nere famelixan betidanik asko bizi izan dogu musikia, nahiz eta aittaren atzetik, nere belaunaldixan, musikia ogibidetzat aukeratu daben "zoro" bakarra neu izan.