Paul Gaugin artistari buruzko hitzaldia antolatu du Eibarko Artisten Elkarteak biharko
Ricardo Aldama irakasleak egingo du berba, “La busqueda del paraiso” izenburuari jarraituz.
2024/05/21
18:21
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteak antolatuta, bihar arratsaldean, 18:30ean, La busqueda del paraiso, Paul Gaugin artista frantsesari buruzko hitzaldia emango du Ricardo Aldama Arte Ederretako irakasleak, Portalean. Sarrera librea izango da, interesa duten guztientzat.
Paul Gauguin (Paris, 1848 - Frantziar Polinesia, 1903) margolari eta eskultorea izan zen, eta bere lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko margolaritzan eta eskulturan (Derain, Picasso, Modigliani...). Kolorearen ikusmoldeari dagokionez, fauvismoaren aitzindaria izan zen.