PAULA QUINTANA, antzezlea eta dantzaria: “’Latente’ ikuskizunak mezu bat baino gehiago kaleratzen ditu”
2017/11/03
09:31
eta kitto!
Bere lanen bitartez antzerki garaikidea hurbildu nahi dio Paula Quintanak horrelako ikuskizunetara ohituta ez dagoen publikoari. “Eta horregatik funtzionatzen du”, dio zuzendari, antzezle eta dantzariak. ‘Latente’ ikuskizunak bi urte daramatza Espainiako eszenatokietan biratzen eta sariak jasotzen, eta Quintanaren arabera, “zoriona besterik ez dit ekarri”. Gaur 22:00etan Coliseoan izango dugu ikusgai.
-Gizakia gizakira hurbiltzeko desira duen ikuskizuna da ‘Latente’. Gure bizitzaren bidean galdu gara? Bizitzaren esentzia galdu dugu?
Gu bezalakoa den pertsona ikusiko dugu eszenan, eta gure burua islatuta ikusiko dugu moduren batean. Hori da ikuskizunaren funtsa, ikuslea pertsonaiarekin identifikatuta sentitzea. Egunerokoan aurrera egiteko nahi horretan, benetan nahi dugun hori ahazten dugu agian.
-Antzerki eta dantza ikuskizuna izango da. Horrela, publikoari errazagoa egingo zaio mezua ulertzea edo aparteko esfortzua egitea eskatuko dio?
Ikuskizunaren hasieran zalantza momentu bat dago, bat-batean dantza egiten dudalako eta gero berba, baina lehen hamar minutuak irauten ditu une horrek. Gero, jendeak ahaztu egiten du dantzan edo berbetan nabilen. Gauza batzuk hobeto transmititzen dira testu bitartez, eta beste batzuk mugimenduekin. Hori da pertsonaiari gertatzen zaiona eta komunikatzeko duen modua da.
-Ikuskizunaren zuzendari eta protagonista zara, eta zure burua bilatzen duzu publikoaren artean lehen eszenan. Gai pertsonaletan oinarritzen zara sortzeko orduan?
Pertsona moduan (ez antzezle edo dantzari moduan) arduratzen nauten gaiak tratatzen ditut. Ez dut uste zerbait pertsonala denik, baizik eta niri eta edozein pertsonari kezkatu ahal dioten gaiak direla. Ikusleei zentzu batean edo bestean lagundu ahal dien gaiak lantzen saiatzen naiz. Lengoaia pertsonala erabiltzen dut, nik sortu eta antzezten dudalako, eta nik ikasitako lengoaiatik komunikatzen ditudalako ideiak.
-Zu jartzen zara ikusgai eszenatoki gainean, baina publikoak ere garrantzia dauka ikuskizunaren garapenean?
Publikoa beti hartzen dut kontuan nire ikuskizunetan. Egiten ari naizena publikoari emozionalki heldu arazten saiatzen naiz. Dantza edo antzerki garaikideko ikuskizunak direla onartzen dut, eta publikoa ez dagoela horietara ohituta, baina beti hartzen dut aintzat publikoa. Norberaren esku dauden ikuskizunak dira. Iristen zaienaren, euren bizitzako momentuaren eta horren inguruan egiten duten interpretazioaren arabera eragingo die ikusleei. Ez da mezu itxiko ikuskizuna. Gai pertsonalak lantzen ditu, beraz, bakoitzak bere eremu pertsonalera eramango ditu. Denok partekatzen ditugu hainbat ardura bizitzan gure bizitokia, adina, generoa edo izena zein den axola gabe.