Pedro Palacin: “Sasoi hartako feminista batek idatzita egonda, garrantzi berezia du ’Amor Brujo’ obrak”
2021/10/29
10:14
eta kitto!
Andres Egiguren Orkestrak Manuel de Falla musikariaren ‘Amor Brujo’ ikuskizuna eskainiko du azaroaren 6an, Coliseo Antzokian. Pedro Palacinek zuzentzen duen orkestrak Cristina del Barrio abeslaria eta Karmele Etxeberria, Maite Lorenzo eta Juanma Cano aktoreak izango ditu lagun eszenatoki gainean.
‘Amor Brujo’ obra eskainiko duzue Coliseoan, baina zein formatutan?
Coliseoan eskainiko duguna ‘Amor Brujo’ obraren lehen bertsioa izango da, Manuel de Fallak 11 bertsio egin baitzituen. Pastora Imperio (Sevilla, 1887- Madril, 1979) dantzari eta abeslari flamenkoaren proposamena izan zen, baina sasoi hartan hain ohikoak ez ziren musika eta eszena erabili nahi zituen. Horretarako, Fallarengana eta Gregorio Martinez-Sierrarengana jo zuen. Martinez-Sierra antzerki-idazlea zen, bere emazte Maria Lejarraga bezala. Lejarraga feminista zen eta idatzi egiten zuen, baina emakumea izanik, sasoi hartan ezin zuen bere izenarekin sinatu eta senarraren abizena erabiltzen zuen. Ez du inon horrela jartzen, baina Lejarragak idatzi zuen ‘Amor Brujo’ obraren jatorrizko bertsioaren libretoa, 1915ean. Sasoi hartako feminista batek idatzita egonda, garrantzi berezia du obra horrek.
Nolako oihartzuna izan zuen lanak sasoi hartan?
Operetan egiten den bezala, fosoan orkestra eta eszenatokian antzezleak egoteko pentsatuta zegoen obra. Horrela egin zen, baina porrot handia izan zen. Abeslariak nahi izan zuena egin zuen eta deskuadre asko egon ziren. Hori dela eta, bertsioa aldatu zuen Fallak.
Cristina del Barrio abeslariak eta Karmele Etxeberria, Maite Lorenzo eta Juanma Cano aktoreek nolako ekarpena egiten diote obrari?
Ikuskizun erdi-eszenifikatua izango da. Nahikoa tokirik izango ez dugunez, ezingo ditugu gauzak guztiz eszenara eraman, baina zerbait egin dezakegu. Bestetik, Cristina del Barrio moduko abeslaria izateko zortea dugu. Gainera, obra egiteko deitu nionean esan zidan pare bat egun lehenago lagun batzuekin ‘Amor Brujo’-ri buruz berba egin zuela, obra prest zeukala eta egitea gustatuko litzaiokeela komentatzen ibili zela. Kasualitate itzela izan zen.
Obra Ignazio Zuloagaren heriotzaren 75. urteurrenaren harira aurkeztu behar zenuten iaz, baina pandemia dela eta atzeratu egin behar izan zenuten, eta hain zuzen ere Fallaren heriotza gertatu eta 75 urtera aurkeztuko duzue. Nolako harremana zuten Zuloagak eta Fallak?
Parisen ezagutu zuten elkar, Zuloaga bertan bizi zelako eta Fallak denboraldi bat pasa zuelako han. Harrezkero, lagun minak izan ziren. Falla Zumaiako Santiago etxean egon zen, Zuloagak Donostiara eraman zuen... Gauza asko egin zituzten elkarrekin, baita lana ere. ‘Maese Pedroren erretaula’ opera, adibidez, modu batean estreinatu zen Parisen, baina gero, mundura zabaltzeko, Zuloagari panpinak egiteko eskatu zioten. Obraren eskuizkribua, gainera, Zumaian oparitu zion Fallak Zuloagari. Gero, Gerra Zibila hasi zen, eta Falla Argentinara joan zen eta han hil zen. Zuloagaren kasuan, berriz, denok dakigu gutxi gorabehera zer gertatu zen.
Zuloagak harreman berezia zuen ijitoen herriarekin eta ‘Amor Brujo’-k gaia lantzen du. Fallak ere antzeko harremana zuen ijitoekin?
Fallak ez zuen ijitoen mundua ezagutzen eta Pastora Imperiok obra egiteko esan zionean hasi zen gaia ikertzen bere familiarekin. Imperioren amak musika nolakoa zen azaldu zion, Gregorio Martinezi-Sierrari eta Marina Lejarragari ere berdin, eta horrela joan ziren lantzen musika eta libretoa. Harrezkero, Federico Garcia Lorca lagun zutenez, ijitoen mundua gehiago ezagutzen hasi ziren eta ‘cante jondo’-ko lehen lehiaketa antolatu zuten.
13 urte inguru daramatzazu Andres Egiguren Orkestra zuzentzen. Nolako urteak izan dira?
Beno, batzuetan gauza asko egin ahal izan ditugu eta beste batzuetan gutxiago. Pandemiarekin, azken urteak txarrak izan dira. Gauza batzuk prestatuta geneuzkan, baina atzeratuta edo bertan behera geratu dira. ‘Amor Brujo’ formatu batean baino gehiagotan egitea pentsatzen genuen, baina iazko saioa bertan behera laga behar izan genuen eta espero dugu aurtengoa polita irtetea.
Nolako musikariak daude orkestran?
Andres Egiguren Orkestra musikari gazteei orkestra batean parte hartzeko aukera emateko asmoz sortu zen eta helburu horrekin jarraitzen dugu, baina badaude taldean parte hartu ondoren orkestra laga dutenak (kanpoan ikasketak egiten jarraitzeko edo dena delakoa) eta berriz itzuli direnak ere. Polita da hori.
Batzuk sartu, beste batzuk irten... Orkestrako egiturak gorabeherak izaten ditu?
Pandemiak izorratu egin digu, baina sare sozialen bitartez harreman estua izaten jarraitu dugu eta taldeari eutsi diogu. ‘Amor Brujo’-ren bertsio originala, adibidez, 17 musikarirekin egiteko pentsatuta dago eta ondo egokitzen zaigu. Fallak obra aurkeztu behar zuenean eszenatokia nahiko txikia zen eta oso ondo konposatu zuen ezaugarriak kontuan hartuta. Coliseoak duen akustikarekin, obra hau oso egokia da bertan entzuteko.