Pentsionistek eguerdirako deitu dituzten mobilizazioetan bankuek adinekoekin duten jokabidea salatuko dute
2021/09/20
07:55
eta kitto!
Asteroko martxan, Eibarko Pentsionistak kalera irtengo dira gaur eguerdian, 12:00etan Untzagan elkarrateratzea egiteko. Pentsinisten ordezkariek adierazi dutenez, “Pentsiodunen Batzar Nazionalak abuztuaren 2an Gasteizen erabakitakoari jarraituz, gaur eguerdian egingo diren elkarretaratze eta manifestazioetan berriz ere salatuko dute bankuek adineko pertsonekin nola jokatzen duten, “luzaroan kale gorrian zain egotera behartuta eta geurea den dirua kudeatzeko oztopo handiak ipinita”.
Gaineratu dutenez, “aurreko astelehenean konpainia elektrikoei salaketa bat jarri genien, tarifak gehiegizkoak direlako, eta protesta horiek areagotzen ari dira”. Izan ere, datorren hilean itzalaldi bat izango dela iragarri dute.
Diotenez, murrizketa-politika horren ondorioak larriak ari dira izaten. “Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietatik 60k ez dute ez banku-sukurtsalik ez kutxazainik, eta 30.000 pertsonak 5 kilometro baino gehiago egin behar dituzte beraien dirua eskuratu ahal izateko”.
Salatu dutenez, “bankuek ez dituzte itzuli Gobernuak finantza erreskaterako emandako milaka milioi, lanpostuak ezabatzeko politikarekin jarraitzen dute, eta gaur egun 10.000 langile baino gehiago daude egoera horretan. Hori guztia Enplegua Erregulatzeko Espediente baten testuinguruan egin da, eta horrek esan nahi du langabeziara bideratutako diru publikoarekin egin behar dela. Bien bitartean, irabaziak etengabe igotzen ari dira, 2.021. BBVAren lehen seihilekoan 1.911 milioi euro, Caixa Bankek 4.181 milioi, Sabadellek 220 milioi euro… Bankako presidenteen urteko ordainsarien batez bestekoa 4.08 milioi eurokoa da urtean, eta kontseilari ordezkariena 3.05 milioi eurokoa. Gora ate birakariak! Eta ez dugu ahaztu behar bankaren irabazien % 14 zerga-paradisuetan kotizatzen dela, 20.000 milioi euro inguru”.
Hori guztia onartezina dela pentsatzen dute eta, beraz, “berehalako neurriak” eskatzen dituzte, “salatutako arazoak konpondu eta herritarren zerbitzura dagoen banka publiko baterantz aurrera egiteko”.