Petankara jolasteko aukera izango da aurrerantzean Torrekuako parkean
Aurrerantzean petankara jolasteko aukera izango da Torrekuako parkean. Eibarko Udalak 4 metro zabal eta 15 metro luzeko bi petanka-pista jarri ditu bertan, Torrekuako zentro sozialeko erabiltzaileek eskaerari erantzunez. Zentroa inauguratu ondoren, bertako erabiltzaile batzuek petanka-pistak jartzeko proposamena egin zioten Udalari.
19.906,38 euroko kostua izan dute obrek. Udalak azaldu duenez, bi pistak guztiz irisgarriak dira eta parkeko ingurunean integratu dituzte, lehendik dauden itzal-eremuak eta eserlekuak aprobetxatuz. Horrela, kirola egiteko ez ezik, jolasteko, atseden hartzeko eta elkarrekin egoteko gune gisa ere erabili ahal izango da espazioa.
Jarduketarekin batera, parkeko eserlekuak ere margotu dituzte, altzariak eta ingurua berritzeko.