Puntu bakarra eskuratu zuten Mek Eskubaloiko talde nagusiek asteburuan

Gizonezkoek Uharteren aurka lortutako berdinketan lortu zuten puntu hori
Puntu bakarra eskuratu zuten Mek Eskubaloiko talde nagusiek asteburuan
2024/12/05 10:29
eta kitto!

Gizonezkoek berdinketa justua baina sufritua lortu zuten Uharteren aurka, denetarik izan zuen partiduan: gorabeherak, emozioa eta urduritasunez beteriko amaiera. Hasiera zaila izan zen eibartarrentzat, Uhartek berehala hartu baitzuen sei goleko aldea, 15. minuturako. Hala ere, talde armaginak erreakzionatzen jakin zuen, defentsa doituz eta aurkariaren akatsak aprobetxatuz.

tsedenaldian markagailuak gol bakarreko aldea islatzen zuen. Bigarren zatian, ahalegin handiarekin, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten eibartarrek, baina une garrantzitsuenetan asmatu ez izanak eta azken minutuetan defentsan izandako desorekek partidua ixtea eragotzi zieten. Barakaldoren porrotarekin, armaginak sailkapeneko laugarren postura igo dira.

Bestalde, emakumezkoen taldeak ahazteko moduko partidua bizi izan zuen Basaurin. Hasieratik okertu zen partidua, Garaziren lesioarekin, eta Basaurik egoera aprobetxatu zuen, kontraerasoetan erritmo bizia ezarri eta bisitariak erantzunik gabe utziz: 15. minuturako markagailuak 11-4 adierazten zuen. Gabonetako etenaldiaren aurreko azken hiru partiduak prestatzeko ordua da, sentsazioak berreskuratu eta garaipenaren bidera itzultzeko.