Puntuaren eta kakorratz-lanaren eguna ospatu dute Altzoa elkartekoek aurten ere
Emakumeen kontrako indarkeria ikusaraztea bilatzen du urtero antolatzen duten ekimenak.
2026/06/15
12:02
Silbia Hernandez Arrazola
Puntuaren eta kakorratz-lanaren nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldia egin zen Untzagan zapatuan, Altzoa alargunen elkartearen eskutik. Goiz osoan egon ziren elkarteko kideak bertan, gerturatzen ziren guztiei irakasteko eta laguntzeko prest. Urtero antolatzen den ekimenarekin emakumeen aurkako indarkeria ikusaraztea da helburua.











