Rap kontzertua egongo da zapatuan Beleko tabernan
Emeka, Polo Opuesto, T90 eta ELC310 arituko dira zuzenean
2026/01/13
12:05
Ekhi Belar Errasti
Zapatuan, urtarrilak 17, rap kontzertua egongo da Beleko tabernan (Bista Eder kalea, 2), 21:00etatik aurrera, North School kolektiboarekin elkarlanean. Bertan, Emeka, Polo Opuesto, T90 eta ELC310 arituko dira, eta sarrera doakoa izango da.