Reincidentes eta Def Con Dos izango dira Amañako jaietan
Aurten Reincidentes eta Def Con Dos taldeek eskainiko dituzte kontzertuak Amañako Jaietan. Uztailaren 3an, ostirala, igoko dira eszenatokira eta publikoari burua astintzeko aukera emango diote metal, rap, hip-hop, punk eta rock doinuekin.
Reincidentes taldearentzat ez da lehen aldia izango Amañan, 2022an jo baitzuen bertan. Andaluziako taldea 1987. urtean sortu zen eta Euskal Herrian oso publiko fidela izan du beti. Punk-rock estilo musika egiten dutela esan daiteke, eta euren letra gehienek giza eskubideak aldarrikatzen dituzte eta egungo gizartea kritikatzen dute.
Def Con Dos talde Madrildarrak ere 80. hamarkadan ikusi zuen argia. Rap-metal taldea dela esan daiteke, baina hainbat eremutan mugitzen den banda da. Aipatzekoa da euren abestiak zenbait filmetan erabili dituztela (‘Acción mutante’, ‘El día de la bestia’...).