Roberto Villarreal: “Antzinako Erroma oso basatia zen zigor kontuetan, han ez zegoen birgizarteratzerik”
2022/05/13
13:07
eta kitto!
Roberto Villarreal idazle eibartarrak ‘El proyecto Escipión’ liburua argitaratu du, bere bigarren eleberria. Lanak Nestor Azcona udaltzainaren ikerketak kontatzen ditu, Tarragonako Els Munts antzinako erromatar hiribilduan gertatutako hilketa basati baten harira.
Roberto Villarreal kazetaria da eta, Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu ondoren, El Diario Vascon, Diario de Burgosen, Tarragonako Diarin eta Salamancako La Gaceta egunkarietan egin du lan. 2010az geroztik, komunikazio korporatiboko aholkularitza, kazetaritza eta idazle lanak uztartzen ditu. Horrela, hilaren 20an, 19:00etan, Portaleko areto nagusian egongo da liburu berria aurkezteko.
Zein saltsatan sartzen da Nestor Azcona, liburuko protagonista?
Erritual itxurako hilketa batzuen kasua erortzen da bere eskuetan. Berak ez daki ezer horrelako gauzen inguruan, baina poliki-poliki ikerketan murgiltzen da eta konturatzen da norbaitek erromatarren sasoian bezala egin nahi duela justizia. Antzinako Erroma oso basatia zen zigorrei dagokienez, han ez zegoen birgizarteratzerik. Orduan, polizia autonomikoaren ikerketak beste bide bat hartzen duen bitartean (mafien arteko gerra), Azconak eta bere moduko hainbat lagun berezik beste hipotesi bati ematen diote forma.
Liburua Tarragonan kokatzen da, ondo ezagutzen duzun eta erromatarren aztarna asko dituen hirian.
20 urte inguru daramatzat Tarragonan bizitzen eta ondo ezagutzen dudalako aukeratu dut, baina horrelako hiri zaharren inguruan interesatzen zitzaidana da hiri modernoa lur azpiko hiri baten gainean bizi dela, eta lur azpiko hiria misterioz eta aztarnaz beteta dagoela. Eguneroko bizitzaren azpian erreinu ilun bat dagoela pentsaraztea gustatzen zitzaidan. Gainera, beti gustatu zait antzinako zibilizazioen gaia.
Nobela beltza den arren, erromatarren sasoiaren inguruko dokumentazio lana egin behar izan duzu liburua idazteko?
Bai, bi urte inguru behar izan ditut liburua idazteko. Izan ere, kazetaria naiz eta aldizka egin ahal izan dut lan liburuan. Dena dela, urte gehiago daramatzat erromatarren sasoiari buruzko informazioa biltzen. Orduan, irakurleek nobela beltza aurkituko dute (hilketak, ikerketak...), baina nobela historikoak atsegin dituztenei ere gustatuko zaiela uste dut. Gainera, dokumentazio historikoak garrantzia du, jakintza hori berebizikoa delako hilketak ikertzeko.
Kazetaria izateak liburua idazteko orduan lagundu dizu?
Kazetaritzak ofizioa ematen dizu idazteko orduan. 30 urtez egunero idazteak arintasuna ematen dizu orri zuriaren aurrean jartzeko orduan, baina kazetari-lana eta liburu bat idaztea oso erregistro ezberdinak dira. Kazetaritzako testu luzeenak erreportaje luzeak izaten dira, baina orain dela urte batzuk ikus-entzunezko gidoiei buruzko masterra egin nuen eta horrek istorio luzeagoak kontatzeko lagundu dit.
20 urte daramatzazu Tarragonan eta aurretik beste hamar egin zenituen Gaztela Leonen. Nolakoa izan da zure bizitza Eibar laga zenuenetik?
Neure burua eibartartzat dut oraindik eta Eibar eta Euskal Herria beti datoznirekin.18urterekinIruñeara joan nintzen ikastera, gero Madrilera... Hori bai, Eibarko El Diario Vascon hasi nintzen lanean, Alberto Etxaluze eta Jose Antonio Rementeriarekin. Handik Donostiko Cadena Ser irrati-katera joan nintzen, gero Madrilera, Burgosera ondoren, Tarragonara, Salamancara... Kazetaritzak eraman nau toki batetik bestera.
Beraz, kazetaritzan ere arlo ezberdinak landu dituzu.
Bai, baina oinarria beti da berdina. Eduki sortzailetzat dut neure burua. Beti gustatu izan zait letren kontua eta lengoaia asko zaintzea. Horregatik, irratia gustatzen zitzaidan arren, oso berehalakoa da eta denbora falta zaizu esan behar duzuna zaintzeko.
Hilaren 20an Eibarren izango zaitugu liburua aurkezten. Gogotsu? Nolako saioa eskainiko duzu?
Ilusio handiz joango naiz Eibarrera. Nire familiaren zati handi bat bertan bizi da, txikitako lagunak ditut eta bi hiletik behin Eibarrera edo Donostiara joaten naiz, ama han bizi delako eta arreba Olaberrian. Orduan, pozik nago proiektu hau familiaren eta lagunen aurrean aurkezteko aukerarekin. Kanpoan bizi naizenez, bereziki polita da Eibarko jendeak nolako lana egiten duzun ikustea. Azken neurrian, ia beti gaude etxera edo jaioterrira begira. Neure kasuan, urte askoan kanpoan bizi arren, oso lotura estua izaten jarraitzen dut Eibarrekin.
Hirugarren liburua lantzen hasia zarela irakurri dugu. Horrela da?
Baten batek esan dit ‘El proyecto Escipión’ nola amaitzen den ikusita liburuak jarraipena eduki beharko lukeela. Ez nuen horrela aurreikusten, baina egia da jarraipena eman ahal zaiola. Dena dela, beste proiektu bat dut buruan. 2021ean amama hil zen 104 urterekin eta oso buru argiarekin. Pentsa, 1917an jaio zen, I. Mundu Gerra amaitu baino lehenago! Memoria miresgarria zuen eta berarekin izandako solasaldien hamarnaka orduko grabazioak ditut. Bera Galiziatik etorri zen, Allariz (Ourense) inguruko herrixka batetik, eta bitxia da bere haurtzaroan bizitakoa eta gaur egungo bizitza alderatzea. Gezurra dirudi 100 urtetan mundua hainbeste aldatzea. Beraz, gai horren inguruan zerbait egitea nahiko nuke.