Ronin borroka klubak bere 10. urteurrena ospatu zuen larunbatean

Goizean borroka ikuskizuna eskaini zuen Urkizun eta arratsalde-gauean musika izan zen nagusi FREDiY skateparkean
Ronin borroka klubak bere 10. urteurrena ospatu zuen larunbatean
2026/05/25 18:42
Ekhi Belar Errasti

Ez beroak ez gaztetxearen desalojoa, ezer ez zen nahikoa izan Ronin borroka klubaren 10. urteurrenaren ospakizuna zapuzteko. Larunbat goizean, borroka egiteko tokia Asua Errekako lokaletik Urkizuko parkera atera zuten eta ikuskizuna eskaini zuten Ronin-ekoek, gimnasioan egiten dutena erakusteko.

Arratsaldean, Gaztetxera jo behar zuten pintxadaz eta kontzertuez gozatzera, baina ostegunean Gaztetxea desalojatu egin zuten eta FREDIY skateparkekoek euren tokia laga zieten horretarako. Beraz, ez zen musikarik falta izan eta 10. urteurrenaz ederki gozatu ahal izan zuten