RythMachin taldeak bere lehen diskoa argitaratu du
Funk doinuak lantzen dituen taldeak ametsa bete duela adierazi du
2026/06/18
11:28
eta kitto!
Legarreko lokaletan urtebetez entseatzen egon eta iaz argia ikusi ondoren, orain beste pauso bat eman du RythMachin talde eibartarrak. Bere lehen diskoa kaleratu dute, “ametsa betez”, taldekideek esan dutenez.
Diskoak taldearen izena darama eta bere esentzia guztia jasotzen du, funk doinuetatik abiatuz. Lana eskuratu nahi izanez gero, taldearekin harremanetan jarri beharko zarete Instagram edo WhatsApp bitartez.