Sahararako janari-bilketa urtarrilaren 30era arte

Sahararako janari-bilketa urtarrilaren 30era arte
2016/01/17 20:48
eta kitto!

Aurten ere "Sahararen Aldeko 12. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena!" abiatu dute SEADen Aldeko “Otsailak 27” euskal elkarteen koordinadorak eta Eibar-Sahara Elkartekoek kanpainarekin bat egin dute, kanpamentuetarako premiazko produktuak (arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atun eta sardina latak, olioa eta konpresak) batzen. Kanpainak urtarrilaren 30era arte iraungo du eta lagundu nahi duenak herriko supermerkatu eta dendetan (Villalba, BM, Isasi okindegia, El Corte Ingles eta Ipurua, Urki eta Urkizuko Eroski) horretarako prestatu dituzten bilketa-puntuetan izango du horretarako aukera. Elgoibarren ere kanpamentuetara bidaltzeko produktuak batzen dabiltza Eroski bietan eta Netto-BM dendetan.


Marrazki lehiaketa


Kanpainaren harira, bestalde, Eibar-Sahara Elkarteak ikasleentzat (HH, LH 1., 2. eta 3. mailak eta LH 4., 5. eta 6. mailak) marrazki lehiaketa antolatu du aurten. Marrazkiak elkarteko zigilua duen kamioiarekin prestatu dituzten plantilen fotokopietan (DinA4) egin beharko dira. Orriak eskoletan edo eibarsahara@hotmail.com​ helbidera idatzita eska daitezke eta lanak urtarrilaren 27rako eskolan entregatu beharko dira. Epai-mahaia Eibar-Sahara Elkarteko kideek eta Eibar foball taldeko jokalariek osatuko dute eta kategoria bakoitzeko sari bana emango dute. Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak Untzagan ikusgai ipiniko dituzte otsailaren 13an eta sari banaketa egun horretan, 13:00ean egingo da Untzagan. Lehen saria eskuratzen duen marrazkia aurtengo karabanako kamioi batean margotuko dute.


image