Salvador Martinez Lizarrako dutzaineroa zendu da
Gaur eguerdian zabaldu da Salvador Martinez Garate Lizarrako dultzaineroaren heriotzaren albistea. Ustekabean hil da gaur goizean Bergaran, 67 urterekin. Orain dela egun batzuk, beste behin ere, Eibarren izan dugu gaiteroa, irrifartsu, hainbeste maite izan dituen Eibarko San Juan jaietan. Albisteak ezustean harrapatu gaitu eta guztiz suminduta laga ditu urte askotan Salva gertutik ezagutzeko aukera izan duten eibartar asko.
Juan Carlos Duñabeitia Cardielekin batera, bikote beteranoenetako bat zen Nafarroan, eta 'Lizarrako Gaiteroetan' bere lan profesional guztia gaitari eskaintzen zion bakarrenetakoa.
Azken agurra bihar, astelehena, egingo zaio Lizarrako San Juan Bautista elizan, 19:00etan. Goian bego.
Berarekin izan genuen azken elkarrizketa pandemia garaian izan zen, eta orduan ere argi utzi zuen berarentzat Eibar plaza berezia izan dela beti.
Eta, jarraian, aurtengo sanjuanetan Salvadorri grabatutako irudiak, Estaziñoan.