Salvador Martinez, dultzaineroa: “Minutu bakar baterako izango balitz ere, Eibarrera joango ginateke”
2020/06/23
07:50
eta kitto!
Sanjuanen bezperan ez da jende pilaketarik egingo Estaziño kalean. Bakarrik utziko dute brontzezko dultzaineroa eta ez da Lizarratik datorren Sanjuanen soinu bereizgarria entzungo. Kalean ez, baina interneten bai. Izan ere, Lizarrako dultzaineroak gurera etorriko dira, baina aurrez aurreko publiko barik emanaldia eskainiko dute gaur, 13:00etan, udaletxeko patioan. Udalaren YouTubeko kanalean zuzenean ikusi ahal izango da.
Salvador Martinezentzat Eibar plaza berezia da eta, San Juan jai bereziak izan arren, etortzeko gogoz dago. Emozioz gogoratzen ditu Estaziño kalean egiten zaizkien harrerak eta une zailenetan ere eibartarrekin egiten du bat.
Zer prestatu duzue San Juan jai berezi hauetarako?
Hasiera batean Udala zerbait gehiago egiteko prest zegoen, baita gu ere, baina dauden arriskua ikusita publiko barik jotzea erabaki da. Beraz, han egongo gara jendea gortzen (barreak). Ez dakigu ekitaldiak zenbat iraungo duen, behar den beste egongo gara bertan.
Kalejiran ez, baina internet bitartez ikusiko zaituztegu.
Ondo iruditzen zait, badelako zerbait. Esperientziagatik diot berdin dela dultzaina jo edo lapikoen bi tapa hartu eta elkar jotzea, zarata eginez gero jendea segituan jartzen delako atzean. Eibar horrelakoa da musikarekin eta musika entzungo du kalean, interneten edo edozein tokitan.
Horretarako bakarrik bada ere, zuek bazatozte.
Bisita hau ez da guztiok nahi duguna izango, baina horrela tokatu da. Gu oso pozik goaz tradiziozko tokietara, dultzaina gustoko duten herrietara. Minutu bakar baterako izango balitz ere, Eibarrera joango ginateke.
Arraroa izango da, baina behintzat bada zerbait?
Hori izan da Udala egiten ahalegindu dena eta nire ustez asmatu egin dute. Erraza da kanpotik kritikatzea, baina zuhurtziaz jokatu dute eta nire miresmena dute. Guztiok nahiko genuke jaiak beti bezala ospatu, baina ezin da.
Eibarren bezala beste toki batzuetan jotzeko aukera izango duzue udan zehar?
Aurten ‘sota, caballo y rey’ egingo dugu eta, egiten duguna, Eibarren bezala izango da. Aspaldiko partez oporretan joango naizela pentsatzen dut. Uste dut 44 urtetan 3 aldiz joan naizela oporretan udan. Hori bai, Kantauri itxasora joango naiz.
Dultzaina eraman badaezpada.
Beti daramat soinean!