San Agustin kalea itxita egongo da larunbatera arte, obrak direla eta
Azaroaren 16an, 08:00etan, itxiko dute kalea, eta hilaren 21ean, 15:00etan, irekiko dute berriro. Itxierak iraun bitartean, Zuloagatarren kalea irekita egongo da.
2026/11/16
09:42
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Udalak jakinarazi duenez, San Agustin kalea itxita egongo da azaroaren 16an, 08:00etatik, hilaren 21eko 15:00etara, bertan egingo dituzten lanak direla eta. Itxierak iraun bitartean, Zuloagatarren kalea irekita egongo da.