San Andres Bertso Jaialdirako zozketa egin dugu

Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Joanes Illarregi, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariak arituko dira, barixakuan, Coliseon
San Andres Bertso Jaialdirako zozketa egin dugu
2025/11/26 11:11
eta kitto!

Barixakuan, azaroak 28, 20:00etan, San Andres Bertso Jaialdia eskainiko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Coliseo antzokian. Bertan, izen handiko bertsolariak izango ditugu, hala nola, Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Joanes Illarregi, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga, eta Mikel Arrillaga arituko da gai-jartzaile.

Saioaz gozatzeko sei sarrera bikoitzen zozketa egin dugu eta hauek dira sarituak:

  • Oihana Larrea Arana
  • Eva Perosanz Moral
  • Agurtzane Aulestiarte Basabe
  • Onintza Elizburu Vela
  • Olatz Zenarruzabeitia
  • Miren Cid Oregi

Sarrerak Coliseoko leihatilan jasoko dituzue, zuen izenean.

Eta zozketan zorterik izan ez duzuenok, egon lasai, oraindik sarrerak geratzen baitira. Coliseoko leihatilan eskuratu ahal izango dituzue 8 euroan.