San Blas opilak egiteko ikastaroa egingo da urtarrilaren 31n Arrate Kultur Elkartean

San Blas opilak egiteko ikastaroa egingo da urtarrilaren 31n Arrate Kultur Elkartean
2026/01/20 13:46
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Arrate Kultur Elkarteak San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du Edurne Zenarruzabeitiaren gidaritzapean. Jarduera urtarrilaren 31n, 11:00etatik 13:00etara izango da.

Ikastaroa bazkideentzat doakoa izango da, eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638 284 912 telefonora deitu dezakete izena emateko.

San Blas opil tradizionalak egiteko aukera ezin hobea da, gozokiak prestatzen ikasteaz gain, giro atseginean gozatzeko ere bai.

Iaz, Zenarruzabeitiak berak San Blas opilak pausoz pauso nola egin azaldu zigun bideo bidez. Bideoa ikusteko egin klik hemen.