Sanchez Vallejok bere azken liburua aurkeztuko du astelehenean
“Soledad y soledades” du izenburua eta psikiatrak bakardadeak eragiten dituen gaixotasunei buruz egiten du berba
2024/12/13
10:39
eta kitto!
Aurretik Madrilen aurkeztuta badu ere, oraingoan Portalean izango da Juan Sanchez Vallejo “Soledad y soledades” bere azken liburua aurkezten. Bere azken publikazioekin egindako bidetik, Octubre Negro argitaletxearekin kaleratu du hau ere, eta liburuan gaur egungo gure gizartean oso hedatuta dagoen gaitzari buruz aritu da, ezustean eta nahi gabe etortzen den bakardadeak eragiten dituen gaixotasunak sakonki aztertuta.
Eibarko psikiatrak buru-osasunari buruz kaleratu duen liburuaren aurkezpen-ekitaldia hilaren 16an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.