Sexu-hezkuntzari buruzko tailerrak egingo dira otsailaren 1ean Ipurua Merkatuko plazan

Tailerrak igande goizean egingo dira, 10:00etatik 13:30era, Izaten Bizikoen eskutik.
Sexu-hezkuntzari buruzko tailerrak egingo dira otsailaren 1ean Ipurua Merkatuko plazan
2026/01/28 19:52
eta kitto!

Sexu-hezkuntzaren inguruko gogoeta eta formakuntza sustatzeko asmoz, “Sexu-hezkuntza nola egin” izeneko jardunaldia egingo da otsailaren 1ean, igandean, 10:00etatik 13:30era, Ipuruako Merkatu Plazan.

Ekimenak sexu-hezkuntzari lotutako hainbat gai landuko ditu, besteak beste: sexualitatea zer den, zer esparru hartzen dituen, zergatik den hain garrantzitsua eta maitasun erromantikoaren inguruko ikuspegiak. Helburua da familien, irakasleen eta hezitzaileen artean ezagutza eta tresnak partekatzea, sexualitatea modu osasuntsu, errespetuzko eta kontzientean lantzeko.

Jardunaldia irakasleei eta familiei zuzenduta dago, eta tailer gidatuen bidez garatuko da, Izaten Bizi-ko Usua Anituaren eskutik. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, sexu-hezkuntza ez da gai isolatua, baizik eta pertsonen ongizate emozionalarekin, harremanekin eta balioekin zuzenean lotutako arloa.

Ekitaldia Ipurua Merkatu Plaza elkarteak antolatu du, Eibarko Udalaren laguntzarekin, eta sarrera librea izango da.