SexuBizi – Gune Morea jarriko dute Arrateko jaien bezperan
Eibarko Udalak SexuBizi – Gune Morea sexu-aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babesgunea jarriko du Arrateko Jaietan, irailaren 7tik 8rako gauean, 00:00tik 03:00etara. Gainera, 688 853 440 telefonoa jarriko dute herritarren eskura.
SexuBizi babesgunearen bidez, jai-giroan gertatzen diren genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. “Babesleku hau gune segurua izango da behar duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero-indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta deribazioa, besteak beste”, diote Udaletik.