SexuBizi gunea izango da Euskal Jaiko zapatuan Untzagan
Gaueko 22:30etik 01:30era egongo da zerbitzua eskuragarri.
2026/05/26
11:27
Irati Alvarez Malaxetxebarria
61. Euskal Jaiaren testuinguruan, datorren zapatuan, hilak 30, SexuBizi gunea egongo da Untzaga plazan. Jai eta aisialdi guneetan sexualitate eta harreman osasuntsuak sustatzeko eta eraso matxisten aurrean jarduteko zerbitzua eskaintzen duen espazioa da SexuBizi.
Zerbitzua 22:30etik 01:30era egongo da erabilgarri. Guneak bi zerbitzu nagusi eskainiko ditu: batetik, informazioa, aholkularitza eta kontzientziazioa; bestetik, genero erasoen aurkako babesgunea eta laguntza. Zerbitzua Jai eta aisialdi guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.