Sorginbason zuhaitzak landatzera joateko gonbidapen zabala egin du Eibarko Baso Biziak taldeak
Otsailaren 16an landaketa egitera joateko hitzordua 09:30ean ipini dute, Unbe goikaldean.
2025/02/07
15:37
eta kitto!
Eibarko Baso Biziak-ek beste zuhaitz-landaketa bat egingo du Sorginbason, eta parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak. Landaketa otsailaren 16an (domeka) egingo dute eta, parte hartzera animatuz gero, barixakua baino lehen izena emateko eskatu dute: horretarako mezua idatzi behar da eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera, izen-abizena, adina eta telefonoa zehaztuz. Landaketa egitera joateko hitzordua 09:30ean ipini dute, Unbe goikaldean.
Otsailak 16, igandea
- ORDUA: 09:30etan
- LEKUA: Unbe goikaldean.
- URA: Ekarri etxetik.
- JANARIA: Hamaiketakoa gure kontu.
- ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.
- ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.
- IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.