"Te estoy amando locamente" filmari buruzko zine-foruma antolatu du Pagatxak barixakurako
Dinamizatzaile lanetan Izaskun Rodriguez Elkoro arituko da. Saioa 18:00etan hasiko da Armeria eskolan
2024/06/04
12:37
eta kitto!
Pagatxa emakume elkarteak zine-forum saio berria antolatu du ekainaren 7ako, barixakua. Oraingoan, Alejandro Marin zuzendariaren "Te estoy amando locamente" filma proiektatuko dute. Dinamizatzaile lanetan Izaskun Rodriguez Elkoro arituko da. Saioa 18:00etan hasiko da, Armeria eskolako areto nagusian.
Sinopsia: Sevilla, 1977. Homosexualitatea delitua den une horretan, Reme, artista izan nahi duen nerabe batenganako maitasunagatik mugiarazten den ama tradizionala, Andaluziako LGTBI mugimenduan sartuko da. Mugimendu hori paradoxikoki Elizaren barruan sortu zen .