Topinburura mendi-martxa eta banderolen salmenta egingo ditu Mendiak Bizirik-ek asteburuan

Topinburura mendi-martxa eta banderolen salmenta egingo ditu Mendiak Bizirik-ek asteburuan
2026/03/05 14:01
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Mendiak Bizirik plataformak Topinburura mendi-martxa antolatu du zapaturako, martxoaren 7rako. Antolatzaileek herritarrei parte hartzera animatu diete eta hainbat irteera puntu zehaztu dituzte taldean igo nahi dutenentzat.

Eibarren, irteera Urkizutik izango da 9:30ean; Plaza Berritik 9:00etan abiatuko dira Soraluzen elkartuko direnak, eta Elgetako plazatik 9:30ean. Bestalde, Bergarako tren‑geltokiatik joateko deia egin diete Bergarako herritarrei, Soraluzen elkartzeko; eta Elgoibarko tren‑geltokian 9:00etan geratu dira elgoibartarrak, Eibarrera joan eta handik igotzeko.

Antolatzaileek parte-hartzaileei txaleko horiak eramatea gomendatu diete, ekitaldi sinboliko txiki bat egingo baitute.

Banderolak salgai barixakuan

Horrez gain, plataformak jakinarazi du Basalgoko proiektuaren aurkako banderolak salgai jarriko dituela barixakuan, martxoaren 6an, Untzaga plazan, 19:00etatik 21:00etara.