Hiru lagun zauritu dira Eibarko saihesbidean izandako istripu batean
Hiru lagun zauritu dira gaur arratsaldean Eibarko saihesbidean izandako trafiko-istripu batean. Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Azitain inguruan, eta zaurituak Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Istripuaren lekura Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Ezbeharraren ondorioz, trafikoa hirigune barrutik bideratu dute, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu herrian. Urkizu auzoan izandako beste gorabehera batek ere trafiko-arazoak areagotu ditu Eibarko kaleetan.
N-634 errepidean sortutako auto-ilarak Elgoibarreraino iritsi dira, eta arazoak izan dira Soraluze eta Maltzaga lotzen dituen GI-627 errepidean ere.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, trafikoa normaltasunera itzuli da.