Trabuko Bidearen seigarren etapa egingo dute Klub Deportiboko mendizaleek

Etxauri inguruan ibiliko dira mendizale eibartarrak, irailaren 19an
Trabuko Bidearen seigarren etapa egingo dute Klub Deportiboko mendizaleek
2026/09/09 10:01
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko mendizaleak itzuli dira jardunera. Lehen irteera Trabukoren Bidearekin jarraitzeko egingo dute, irailaren 19an. Hain zuzen ere bidearen seigarren etapa izango da egingo dutena, Etxauritik Asiainera, Etxauriko Haitzak (1.136 metro) tontorrera igoz. “Nafarroan zehar ibiltzeko aukera izango dugu, bere paraje ederrenetako batetik”, dioskue Deporrekoek.

Ibilbidea 19 kilometrokoa izango da, baina nahi dutenek 15 kilometroko bidea hartzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: www.deporeibar.com/mendia edo mendia@deporeibar.com.